Gizonezko seniorrek larunbat arratsaldean jokatu zuten partida Mondragon taldearen kontra Arrasaten, eta porrot garbiarekin itzuli ziren Oriora, 4-0 hartu baitzituzten menpean arrasatearrek. Sailkapenean behealdean da Orioko F.T., 14. postuan, 19 punturekin, eta asteburu honetan etxean jokatuko duten arren, partida gogorra izango da, Real Union liderra izango baitute aurrez aurre.
Emakumezko seniorrek ere larunbatean izan zuten partida, haiek ere etxetik kanpo, Bergararen aurka, eta gizonezkoak bezala, porrotarekin itzuli ziren etxera, 1-0 emaitzarekin. Sailkapenean ere behealdean dira oriotarrak, 12. postuan, 17 punturekin. Etxean jokatuko dute aste honetan partida, Goierri Gorriren kontra. Sailkapenean 9. postuan daude horiek, 23 punturekin.