Mediku gehiago eskatu dituzte herritarrek osasun zentroaren atarian

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 22a

Osasun zerbitzu hobea eskatzeko gaur eguerdian egindako elkarretaratzea, Orioko anbulatorioaren atarian. (Julene Sorarrain)

Orion mediku gehiago nahi dugu lelopean, dozenaka herritar elkartu dira aste honetan ere, osasun zerbitzu hobea eskatzeko asmoz. Elkarretaratzeak astero egingo dituzte, ostegunetan, 12:00etan.

Aurreko astean bezala, gaur ere hainbat herritar elkartu dira Orioko osasun zentroaren atarian, zerbitzu hobea eta mediku gehiago eskatzeko helburuarekin. Orion mediku gehiago nahi dugu lelopean, 10 minutuko elkarretaratze isila egin dute anbulatorioaren sarreran, mediku gehiago egotea, itxaronaldien denbora murriztea eta eraikina zaharberritzea eskatzeko. 

Hurrengo elkarretaratzea urtarrilaren 29an izango da, ostegunarekin, leku eta ordu berean.

Dozenaka herritar, Orioko anbulatorioaren atarian, osasun zerbitzu hobea eskatzeko protestan. (Julene Sorarrain)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide