Katxalin elkarteak Gabonetako loteria saldu du aurten ere, eta hilaren 26an eta 27an izango dute irabazleek saria kobratzeko aukera. Aurten, 80.082 izan da zenbaki saritua, eta herritarrek datorren astelehenetik asteartera bitartean kobratu ahalko dute, Zaharren Babeslekuan, 10:00etatik 12:00etara.
Hala, saria kobratzeko, txartel bakoitzaren atzeko aldean agertzen diren datuak beteta eraman beharko dira.