Herritar talde batek deituta, elkarretaratzera deitu dute bihar eguerdirako, osasun zerbitzu hobea eta mediku gehiago eskatzeko. Pasa den ostegunean egin zuten lehendabiziko protesta, eta asmoa astero biltzea da, ordu eta leku berean. Hain justu, dozenaka herritar elkartu ziren aurreko astean, mediku gehiago egotea, itxaronaldien denbora murriztea eta eraikina zaharberritzea eskatzeko asmoz.
Hala, bihar 12:00etan elkartuko dira berrio, Orioko anbulatorioaren atarian, protesta egiteko.