Ostiralean musika tailerra egongo da Zaragueta Herri Eskolan 0-4 urte bitarteko umeentzat

Onintza Lete Arrieta

Haur txiki bat instrumentu batekin. (Pixabay)

Bi taldetan banatuko dute tailerra: bat 0-2 urte arteko umeekin egingo dute, eta bestea, 3-4 urte artekoekin. 

Zaragueta Herri Eskolak musika tailerra antolatu du ostiral honetarako. 16:45ean da hitzordua, eta irekia da herriko haur guztientzat. Etxeko txikienentzako pentsatu du ekitaldia, 0-4 urte bitartekoentzat, zehazki. 

Tailerra bi taldetan banatuta emango dute, batetik 0-2 urte bitartekoak elkartuko baitituzte, eta bestetik, 3-4 urtekoak. Txikienen saioak 45 minutuko iraupena izango du, eta besteenak, 60 minutukoa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide