Asteburu txarra Orioko Futbol Taldearentzat

Julene Sorarrain

Orioko Futbol Taldeko gizonezko seniorrak. (utzitakoa)

Gizonezkoek 0-2 galdu dute etxean, Deustoko taldearen kontra, eta emakumezkoek 1-2, horiek ere etxean, Lagun Onaken kontra.

Gorengo Mailan dabiltzan Orioko Futbol Taldeko gizon-emakumeek ez dute zorterik izan asteburu honetan. Etxean lehiatu dira biak, eta bi partidak porrotarekin amaitu dituzte.

Gizonezkoek 0-2 galdu zuten atzo Deustoko taldearen aurka, eta hamalugarren dira sailkapenean, 18 punturekin. Datorren asteburuan Andoainen aurka lehiatuko dira, etxetik kanpo.

Emakumezkoak ere atzo lehiatu ziren Lagun Onaken aurka, eta horiek ere ez zuten garaipenik lortu. 1-2 emaitzarekin galdu zuten partida, eta sailkapenean 12. postuan daude, 17 punturekin. Datorren asteburuan Tolosako taldearen aurka lehiatuko dira, etxetik kanpo. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide