Orio Eragin eskubaloi taldearen asteburuko partidak

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 9a

Zuhegan Orio emakume seniorren taldea. (Orio Eragin)

Orio Eragin taldeko jokalariek zenbait partida jokatuko dituzte asteburu honetan, etxean nahiz kanpoan. Etxekoak Karela kiroldegian izango dira. Emakume seniorrek Euskal Ligako jardunaldia izango dute igandean, Elgoibarko taldearen aurka. 

Orio Eragin eskubaloi taldeak zenbait partida jokatuko ditu asteburu honetan Karelan nahiz etxetik kanpo. Tartean, emakume seniorrek Euskal Ligako jardunaldia jokatuko dute igandean, 17:45ean hasita, Elgoibarko taldearen aurka. 

Ander Agote entrenatzaileak zehaztu duenez, taldearen helburua da "entrenamenduetako maila igotzea, baita partida guztietan ahalik eta gehien lehiatzea ere". Emaitzak aldeko izan dituzte oriotarrek, nahiz eta abendua "hilabete gogorra" izan den taldearentzat, lesioak eta albiste txarrak tarteko. Hala eta guztiz ere, Zuhegan Orio lehenengo postuan da sailkapen orokorrean, guztira 16 punturekin, atzetik Ereintza Bitek eta Berango Urduliz taldeak dituelarik.

Hona hemen asteburuko eskubaloi partiden zerrenda:

Urtarrilak 10, larunbata

  • 10:00. Infantilen Gipuzkoako Liga: Arrasate E.B. - Boga Boga Orio (Arrasate).
  • 11:00. Kadeteen Gipuzkoako Liga: Kalefit Orio - Saieko Carriquiri. 
  • 11:45. Infantilen Gipuzkoako Liga: Ereintza Beisser - Sinergia Orio (Beraun, Errenteria).
  • 16:00. Jubenilen Lagunartekoa: Dhemen Zipri Orio - Ereintza Aguaplast. 

Urtarrilak 11, igandea

  • 11:00. Kadeteen Lagunartekoa: Atxega Sukia Orio - Urdaibai Renteria.
  • 17:45. Seniorren Euskal Liga: Zuhegan Orio - Malape Elgoibar.  

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide