Palestinarrei elkartasuna adierazteko bildu dira herritarrak

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 9a

Palestina-Orio taldeak egindako elkarretaratzea, atzo, Herriko Plazan. (Julene Sorarrain)

Palestina-Orio herri ekimenak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean Herriko Plazan, Palestinar herriari elkartasunez lelopean. 

Palestina-Orio herri ekimenak deituta, “giza eskubideak, bakea eta justizia” aldarrikatu zituzten atzo iluntzean Herriko Plazan egindako kontzentrazioan. Dozenaka langun elkartu ziren bertan, Palestinar herriari elkartasunez lelopean. 

Taldeko kideek jakinarazi dutenez, asmoa da hileko lehen ostegunetan biltzea, 19:30ean plazan, Palestinaren aldeko elkarretaratzea egiteko. Hori ez ezik, txapak, zapiak eta oroigarriak ere jarriko dituzte salgai, bildutako diruarekin Gazako familiei laguntzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide