Eliza organikoaren aldeko Zazpigarren Kalea taldeak fede topaketak egiten jarraituko du aurten. Igande arratsaldeetan elkartu ohi dira, eta datozen hiru igandeetarako jarriak dituzte hitzorduak: hilaren 11n, 18an eta 25ean elkartuko dira 17:00etan Herriko Plazan, eta handik gertu dagoen lokal batean egingo dute topaketa.
Informazio gehiago eskuratzeko 688 72 29 93 zenbakira idatzi daiteke, eta sare sozialetan ere badituzte kontuak.