Zaharren Babeslekuak urteko batzarra egingo du hilaren 14an

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 9a

Artxiboko irudian, Zaharren Babeslekua.

Gai zerrendak sei puntu izango ditu, besteak beste, aurtengo batzar nagusiko akta irakurtzea eta onartzea; ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2025eko balantzea; eta 2025eko jardueren memoria aurkeztea.

Zaharren Babeslekua Orioko jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak urteko batzarra egingo du urtarrilaren 14an, asteazkenarekin, 16:30ean Kultur Etxean.

Gai zerrendak sei puntu izango ditu, besteak beste, aurtengo batzar nagusiko akta irakurtzea eta onartzea; ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2025eko balantzea; eta 2025eko jardueren memoria aurkeztea. Anuska Esnal alkatearen hitzak entzuteko aukera ere egongo da, baita amaieran galderak eta eskariak egitekoa ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide