Orioko pilota eskolaren aldeko Erregeetako zozketako zenbaki saridunak jakinarazi dituzte

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 6a

Ospeleko haur batzuk, artxiboko irudian, pilotan.

Ospelek sari ederrak banatuko ditu: Villa Antilla Hotelean spa zirkuitua eta otordua bi lagunentzat; 100 euroko opari bonoa Arkuperen saltokietan; eta janari produktuen otar bat.

Ospele Orioko pilota elkarteak pilota eskolaren aldeko Erregeetako zozketa egin du, eta jada jakinarazi du zer zenbaki diren saridunak: 145, 1494 eta 301. Zozketako irabazleak elkartearekin jarri beharko dira harremanetan, oriokope@gmail.com helbidera idatzita.

Honako sariak jasoko dituzte txartel horien jabeek: Villa Antilla Hotelean spa zirkuitua eta otordua bi lagunentzat (145 zenbakia); 100 euroko opari bonoa Arkuperen saltokietan (1494 zenbakia); eta janari produktuen otar bat (301 zenbakia).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide