Magiaz bete dituzte Orioko kaleak hiru Errege Magoek

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 5a

Gaur iluntzean iritsi dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar herrira. Hotza egin arren, hainbat izan dira berokiak jantzi eta kalera irten direnak hiru erregeei harrera beroa egitera, eta nola ez, gozokiak jasotzera.

Munduko hainbat txokotara bezela, Oriora ere gaur iluntzean iritsi dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar, herriko haurrak agurtzera. Hotza egin arren, hainbat izan dira berokiak jantzi eta kalera irten direnak hiru erregeei harrera beroa egitera, eta nola ez, gozokiak jasotzera.

Talaimendi elkarteak izan du desfilea antolatzeko ardura azken 30 urteetan, eta aurten estreinakoz, Trakatan talde berriak hartu du erreleboa. Herriko hainbat bolondresek osatu dute taldea, eta jakinarazi dutenez, inoiz baino parte hartze handiagoa izan du desfileak: guztira 172 danbor eta pandero jotzailek girotu dituzte herriko kaleak, txarangarekin laguntzarekin.

Hala, herrian barrena ibili dira gaueko protagonistak, eta Orio zeharkatu ostean, Herriko Plazan amaitu dute ibilbidea. Bertan, kalera atera diren familiak agurtu dituzte, eta haurrek azkenengo danbor emanaldia eskaini diete. Etxeko txikienen eskakizunak entzunda, beraz, beraien lana egingo du gauean zehar hirukoteak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide