'Herri libre bat' egutegia erosita Gure Eskuren Tripontzia zozketan parte hartu ahal izango da

Julene Sorarrain

Gure Eskuk antolatutako Tripontzia zozketa.

Gure Eskuk Tripontzia zozketa antolatu du beste urte batez. Herri libre bat egutegia erosten duten guztien artean 52.000 euro zozkatuko ditu elkarteak. Egutegiak eskuragai daude Kolon Txikin eta Gabonen.

Herri libre bat egutegia argitaratu du Gure Eskuk, eta harekin batera Tripontzia zozketa antolatu du aurten ere. Hala, egutegia erosten duten guztien artean 52.000 euro zozkatuko ditu. Zenbaki eta seriearen irabazleak 30.000 euroko lehen saria jasoko du. Horrekin batera, 2.000 euroko zazpi sari banatuko ditu zenbaki bereko gainontzeko serieentzat.

Parte hartzeko egutegia eskuratu beharko da, eta zozketa urtarrilaren 26an egingo dute. Orion Kolon Txikin eta Gabonen eskuratu daitezke dagoeneko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide