Gipuzkoako Aulki Mugikorreko bigarren jardunaldia gaur, Bidasoa ibaian

Aritz Mutiozabal

Orioko zortzikoa. (J.J.Portos / Santiagotarrak A.E.)

Orio Arraunketa Elkarteko hogei ontzik hartuko dute Hondarribiako klubak antolatutako bilbide luzeko jaitsieran. Proba 14:00ean hasiko da.

Gaur arratsaldean urteko lehen estropada jokatuko dute Orio Arraunketa Elkarteko kideek. Hain zuzen ere, Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Ligako bigarren jardunaldia izango dute jokoan. Oraingo honetan, Bidasoa ibaian izango da lehia, Irun eta Hondarribia arteko uretan, Hondarribia Arraun Elkarteak antolatuta, eta ibilbide luzeko jaitsiera aurreikusten da.

Oriok hogei ontzi aurkeztuko ditu jardunaldira –65 arraunlariren parte hartzearekinn–, maila ezberdinetan, eta ondorengo klubeko ordezkariak izango ditu aurrez aurre: Kaiarriba, Donostia Arraun Lagunak., Hondarribia, Larrun Kosta, San Juan eta Santiagotarrak. Lehen modalitateko probak 14:00etan hasiko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide