Zaharren Babesekuak bere bazkideei jakinarazi die urteko kuota urtarrilaren 19an, 20an, 22an eta 23an kobratuko dietela. Bazkideek egun horietan bertaratu beharko dute babeslekura, arratsaldez, 16:30etik 19:00etara, kuota ordaintzera.
Zuzendaritzako kideek zehaztu dute 2025ko abenduaren 31 baino lehen 80 urte bete zituzten bazkideei ez dietela kuotarik ordainduko. Horiexek izango direla salbuespen bakarrak, hain justu ere. Gainerako guztiek 10 euroko kuotari jator erantzun beharko diote, eta ordaintzerakoan bazkide agiria aurkeztu beharko dute.