Asteartean jarriko dituzte eskuragai San Silbestrerako dortsalak, ikastolan

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 28a

Korrikalariak, iazko San Silbestre lasterketan. (Aritz Mutiozabal)

Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean eskuratu ahal izango dira helduen eta haurren dortsalak, ikastolako pergolan. 

Orioko Atletismo Taldeak jakinarazi duenez, aurten San Silbestre lasterketa korritu behar duten haurrek eta helduek asteartean izango dute dortsalak jasotzeko aukera. Hain zuzen ere, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean izango dira eskuragai, ikastolako pergolan. 

Antolatzaileek dei egin die herritarrei asteartean gerturatzeko dortsalen bila, izan ere, azken egunean "denboraz oso justu" ibiltzen dira. Hala ere, abenduaren 31n, lasterketa egunean, goizeko 09:00etatik 10:30era ere hartu ahal izango dira dortsalak. 

Haurren probak 11:00etan hasiko dira, eta helduena, berriz, 12:00etan. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide