Bertsoak eta ardo kopak, arratsalde pasa egiteko

Julene Sorarrain

Urteroko bertso poteoa egin zuten atzo iluntzean, Errikotxiak antolatuta. Andoni Rekondok eta Aitor Mendiluzek girotu dute aurtengo hitzordua, eta herritar mordoa batu zen bikotearen bertsoak entzutera.

Gabonetako egitarau zabalaren barruan, bertso poteoa egingo zuten atzo iluntzean Orion, Errikotxia bertso eskolak antolatuta.

Aurten, Andoni Rekondo eta Aitor Mendiluze bertsolariek girotu du hitzordua, eta urteroko ohiturei jarraituz, kalez kale eta taberna batetik bestera ibili ziren, hainbat herritarrek bikotearen bertsoak entzuten zituelarik. 

Argazkiak: utzitakoak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide