Gabonetako V. Topaketa jokatuko dute bihar Karela kiroldegian

Julene Sorarrain

Orio Eragineko jokalari bat, baloia jaurtitzen.

Orio Eragin, Pulpo, Zarautz Eskubaloia, Malkaitz eta Urdaibai lehiatuko dira eskubaloiko torneoan, alebin eta infantil kategorietan.

Gabonetako V. Topaketa izango da bihar, larunbata, Karela kiroldegian. Orio Eragin, Pulpo, Zarautz Eskubaloia, Malkaitz Eskubaloia eta Urdaibai klubak lehiatuko dira, alebin eta infantil kategorietan. 

Partidak 09:15ean hasiko dira, eta 19:30ean amaituko dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide