Gozategik kontzertua eskainiko du bihar, Eguberri egunez

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 24a

Gozategi taldearen iazko Gabonetako kontzertua. (Joxemari Olasagasti)

"Aurreko Gabonetako oroitzapen horiek eta herritarren irribarreek bultzatuta", Gozategi berriro igoko da oholtza gainera, eta kontzertua eskainiko du Eguberri egunean, 20:00etan hasita. Kontzertua dela eta, 20:00etatik 22:00etara bitartean moilako errepidea itxiko dute.

Iazko sanikolasetan hainbat ekitaldi tokiz aldatu behar izan zituen udalak eguraldi txarraren ondorioz, tartean Gozategi taldearen kontzertua. Hain zuzen ere, abenduaren 25era atzeratu zuten emanaldia. "Herritarrok, beraz, aukera izango dugu, Gabon giro goxoan kontzertu ederra gozatzeko. Mari Domingiren opari ederra izango da!", azaldu zuen udalak ohar bitartez. 

Aurten, "aurreko Gabonetako oroitzapen horiek eta herritarren irribarreek bultzatuta", Gozategi berriro igoko da oholtza gainera, eta kontzertua eskainiko du Eguberri egunean, 20:00etan hasita, Herriko Plazan.

Trafikoan eragina

Kontzertua dela eta, 20:00etatik 22:00etara bitartean moilako errepidea itxiko dute, emanaldia amaitu arte. Bi ordu horietan herriko sarbidea itxita egongo da 2,40tik gorako altuera duten ibilgailuentzat, eta horiek Txankako errepidea erabili beharko dute herrira sartu-irtenak egiteko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide