Etxeluzek hitzordua ezarri du urte berriari hasiera ezinhobea emateko. Hain zuzen, urtarrilaren 13an bi artista igoko dira gaztetxeko oholtzara: Odei eta La Basu, zehazki. Bi artistek rap generoa jorratzen dute, eta bertaratzen direnak dantzan jartzeko asmoa dute.
Ateak gaueko 22:00etan zabalduko dituzte, eta ondoren hasiko dira emanaldiak. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Kolon Txiki tabernan, zortzi euroren truke.