Presoen eskubideak aldarrikatuko dituzte Orion urteko azken egunean

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 23a

Artxiboko irudian, presoen aldeko elkarretaratzea.

Orioko Sarek deituta, elkarretaratzea egingo dute hilaren 31n, Herriko Plazan. Urteko azken eguna iritsi baino lehen ere izango da ekintzarik: bihar goizerako itsaskien zozketa antolatu dute. 

Euskal Herriko herri askotan elkarretaratzeak egingo dituzte abenduaren 31n, euskal preso eta iheslariak gogoratzeko eta horien eskubideen alde. Orion ere urtero egiten dute bilkura, eta aurten 19:30ean hasiko da elkarretaratzea Herriko Plazan, eta herritar guztiei dei egin die bertan parte hartzeko.

Urteko azken eguna iritsi baino lehen ere izango da ekintzarik herrian. Hain zuzen ere, bihar goizerako itsaskien zozketa antolatu dute, 12:00etatik aurrera, plazan. Iluntzean, aldiz, elkarretaratzea egingo dute, 19:30ean. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide