Gipuzkoako Artisten Elkarteak erakusketa berria zabaldu du Donostiako Amara auzoko Ernest Lluch kultur etxean. Hain zuzen ere, II. Pintura eta Formatu Txikiko Eskultura Sariketara aurkeztutako obrak jarri dituzte ikusgai; tartean, Iñaki Arrillagak burdinez egindako eskultura. Izan ere, elkarte horrek, erakusketa osatzeko, oriotarraren lan hori hautatu du besteren artean.
Nazioarteko lehiaketa hori iaz berreskuratu zuen elkarteak, urtero errepikatzeko asmoz. Horrela, artea eta kultura sustatu eta zabaltzeko helburua bete du, eta euskal artistek parte hartzeko eta elkartzeko aukera berriak eskaini ditu.
Hala, oriotarraren lana ikusgai egongo da Donostiako Amara auzoko Ernest Lluch Kultur Etxean, urtarrilaren 31ra arte.