Herritarrek esker onez jaso dituzte Herriok banatutako zuhaitzak

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 20a

Haritzak, arteak, hurritzak, gaztainondoak eta gorostiak banatu ditu, besteak beste, gaur eguerdian tirolinako parkean. Lehen ordutik jende ugari bertaratu da zuhaitzak jasotzera.

Iazko arrakastaren ondotik, Herrio natur taldeak Euskal Herriko zuhaitzak banaketa saioa antolatu du bigarren urtez gaur eguerdian, Orioko Udalarekin elkarlanean, eta aurtengoan ere harrera beroa izan du egitasmoak. Tirolinako parkean zabaldu dute azoka, 11:00etatik 13:00etara, eta estreinako ordurako jendea zain-zain izan dute bere gustuko zuhaitz edo zuhaixkak jasotzeko.

Askotariko espezieak oparitu dituzte antolatzaileek, hala nola, haritzak, arteak, hurritzak, gaztainondoak eta gorostiak. Eta ahal zein neurrian, nahi bezainbeste pieza ahalbidetu dizkiete herritarrei. Inguruko herrietatik bertaratu denik ere izan da, albistea irakurri ondoren erabat interesatuta.

Natur taldeko kideek zuhaitzak aukeratzen lagundu diete guztiei, zalantzak argituz eta gomendioak emanez, eta espezie bakoitzaren inguruko informazio jakingarria ematen ahalegindu dira modu adeitsuan, non jendeak asko eskertu duen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide