GUTUNA

Animatu Balea elkartera

Balea elkartea

Balea elkartearen egoitza. (Onintza Lete Arrieta)

Elkarte gastronomikoak herritarrei jakinarazi nahi die bukatu dituela sukaldea berritzeko lanak, eta hiru kide berriren bila dabilela.

Orioko Balea elkarte gastronomikoan sukaldea eraberritzen aritu gara azken hilabeteetan, eta aste honetan bertan ireki ditugu berriz elkarteko ateak. Behin lanak amaituta eta sukaldea berrituta, herritarrak gonbidatu nahi ditugu elkarteko kide izatera. Zehazki, hiru bazkiderentzat dago tokia.

Informazio gehiago nahi duenak, lasai deitu dezake 627 63 87 76 zenbakira, eta Ainhoagatik galdetu.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide