Daniel Scott raperoak 'Herri Berria' liburua kaleratu du

Julene Sorarrain

ARtxiboko irudian, Daniel Scott rapero eta idazlea.

Argentinar euskaldun berriak bertsoak, olerkiak eta rapak jasotzen dituen argitalpena aurkeztu du. Liburua eskuragarri da Orioko Ontza liburu dendan. 

Daniel Scott Orioko bizilagunak Herri Berria liburua kaleratu du, bere azken diskoaren izenburu bera duen argitalpena, hain zuzen. Scott 2012an etorri zen Euskal Herrira, eta hemen jaso duen "oparietako bat" euskara dela kontatu du. Hortaz, euskarari eta Euskal Herriari eskainitako bertso, olerki eta rapak jaso ditu bere azken lanean. 

"Herri Berria nire argitalpen berria da, eta Martin Luther Kingek behin esan zuen bezala, nik ere "amets bat dut" herri honentzat, eta liburu honen bidez islatzen dut", esan du Scottek liburuaren inguruan. 

Argitalpenaren kopia bat eskuratzeko, interesdunek Orioko Ontza liburu dendara jo dezakete, baita idazlearekin harremanetan jarri ere daniscott2003@yahoo.com.ar helbidera idatzita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide