Daniel Scottek 'Herri Berria' bere azken diskoa kaleratu du

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025eko azaroaren 29a

Herri Berria izenburupean, Orioko bizilagunak euskarazko bere lehen diskoa kaleratu du. Guztira hamabi abestik osatzen dute rap estiloko lana, eta musikaria "gatazka sozialez, justiziaz, aldaketaz eta espiritualtasunaz" aritu da. 

Daniel Scott musikari argentinarrak bere aurreneko euskarazko rap diskoa kaleratu du. Herri Berria izenburupean, guztira hamabi abestik osatu dute lana, eta oro har, "gatazka sozialez, justiziaz, aldaketaz eta espiritualtasunaz" hitz egin du Orioko bizilagunak. "Hainbeste iluntasun, indibidualismo, injustizia eta ezberdintasunen erdian, herri berri bat behar dugu", esan du musikariak diskoaren izenburuaz. 

Hori horrela, diskoa dagoeneko salgai da Bilboko Brixton musika dendan. Streaming bidez entzuteko aukera ere bada, YouTuben, Spotifyn eta beste plataforma digitaletan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide