'No Other Land' filma emango dute gaur Etxeluzen

Julene Sorarrain

Krispeta Ostegunak egitasmoaren barruan, No Other Land filma emango dute gaur iluntzean, Etxeluze gaztetxean. Orio-Palestina taldearekin elkarlanean aukeratu dute filma, "Palestinako herriak jasaten duen zapalkuntza salatzeko" asmoz.

Krispeta Ostegunak egitasmoaren barruan, No Other Land pelikula emango dute gaur iluntzean, 19:30ean hasita, Etxeluze gaztetxean. Ikus-entzunezko hau, hain zuzen, Palestina-Orio taldearekin elkarlanean proiektatuko dute, "Palestinako herriak jasaten duen zapalkuntza salatzeko" asmoz. 

Iazko otsailean estreinatua, Basel Adra, Hamdan Ballal, Yuval Abraham eta Rachel Szor zinema zuzendarien film dokumentala da No Other Land. Istorioak Basel Adra Zisjordaniako Masafer Yattako ekintzaile gazte palestinarraren bizitza kontatzen du. Izan ere, Basel haurtzarotik ari da Israelgo agintariek bere komunitatea masiboki kanporatzearen aurka borrokan.

Halaber, filmak jaioterriaren erauztea ere dokumentatzen du, nola gobernu israeldarrak bertaratutako soldaduek pixkanaka etxeak eraisten eta bertako biztanleak kanporatzen dituzten, hain zuzen. Baselek Yuval kazetari israeldarra ezagutzen du, eta bere ahaleginetan lagundu dio hark.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide