'Bidasoatik harago' emanaldia eskainiko dute larunbat honetan Xabi Solanok eta Jon Garmendia 'Txuria'-k

Onintza Lete Arrieta

Solano eta Garmendia. (Utzitakoa)

Ipuin laburrak eta poemak batuko dituzte ikuskizunean, trikitiaz eta gitarraz lagunduta, eta sarrerak hamar eurotan daude salgai Turismo Bulegoan. Orioko Kultur sailaren eskutik, Orioguka.eus-ek sarrera bikoitz bat zozkatuko du bere irakurleen artean.

Xabi Solano eta Jon Garmendia Txuria musikariek hiru hamarkadatik gorako ibilbidea egin dute musikaren munduan, Etzakit, 4 itzal eta Esne Beltza bezalako taldeetan, baita bakarka ere, eta 250 abesti baino gehiagoko errepertorio zabala sortu dute.

Ibilbide horretatik abiatuta sortu dute Bidasoatik harago, ipuin laburrak eta poemak batzen dituen emanaldia, trikitiaz eta gitarraz lagunduta. Eta horixe eskainiko dute Orioko Kultur Etxean larunbat honetan, hilak 20, 19:30ean hasita.

Sarrerak eta zozketak

Sarrerak Turismo Bulegoan daude salgai 10 euroan, eta Orioko Kultura sailaren eskutik, Orioguka.eus atariak sarrera bikoitz bat zozkatuko du bere irakurleen artean.

Zozketan esteka honen bidez parte har daiteke. Bihar, osteguna, 15:00etan amaituko da zozketan parte hartzeko epea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide