Fede topaketa egingo dute igandean, Zazpigarren Kaleak antolatuta

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 17a

Orioko San Martin ermita. (Orioko Udala)

Zazpigarren Kalea Eliza Organikoak antolatu du saioa, eta Bibliari buruz hausnartuko dute, "bizitzako gai garrantzitsuen inguruan dioenaz". Igande arratsaldean bilduko dira, 16:50ean, Herriko Plazan.

Zazpigarren Kalea Eliza Organikoak antolatuta, fede topaketak egingo dituzte datozen asteburuetan. Igande arratsaldean izango da lehen saioa, hain zuzen, eta 16:50ean bilduko dira Herriko Plazan, topaketaren lekura elkarrekin joateko. Bigarren topaketa, aldiz, abenduaren 28an egingo dute, leku eta ordu berdinean.

Jakinarazi dutenez, Bibliari buruz ere hausnartuko dute, "bizitzako gai garrantzitsuen inguruan dioenaz". Informazio gehiago eskuratzeko, 688 72 29 93 zenbakira idatzi daiteke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide