Ekuadorrera material didaktikoa bidaltzeko kanpaina abiatu dute

Onintza Lete Arrieta

Liburu batzuk. (Pixabay)

Udaletxean jarriko dute hezkuntza materiala biltzeko gunea, abenduren 18tik 24ra.

Ekuadorko Esmeraldaseko landa-komunitateei laguntzeko helburuarekin, liburu eta hezkuntza materialen dohaitza kanpaina jarri dute martxan, eta herritarrek udaletxera eraman beharko dute materiala abenduaren 18tik 24ra bitartean.

Haur zein gazteentzat literatura eta akademia liburuak jasoko dituzte, baita tresna teknologikoak ere, hau da, ordenagailuak, ebookak, tabletak eta halakoak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide