Gaur goizean bi orduz trafikoari itxita egongo da Kale Nagusia

Onintza Lete Arrieta

Kale Nagusiko zati bat, trafikoari itxita. (Orioko Udala)

Orioko Udalak fresaketa lanak egingo ditu Kale Nagusiaren eta Almirante Oa kalearen arteko bidegurutzean. Irristaketak ekiditeko tratamendua emango dute, eta zirkulazioarentzat itxita egongo da 09:30etik 11:30era arte.

Gaur, asteartea, bi orduz zirkulazioari itxita egongo da Kale Nagusia. Hala jakinarazi du Orioko Udalak. Izan ere, fresaketa lanak egingo ditu Kale Nagusiaren eta Almirante Oa kalearen arteko bidegurutzean. Jendea ez irristatzeko tratamendua emango dute zoruan, eta horregatik, zirkulazioari itxita egongo da bidea, 09:30etik 11:30era arte.

Hala, Danbolin musika eskolatik datozen ibilgailuak ezingo dira San Martin aldera igo, eta Antxiola kaletik bideratuko dituzte. Era berean, Kale Nagusiaren amaierara eta San Martin auzora joateko edo bertatik jaisteko, Txanka bidea erabili beharko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide