Martutene espetxeko presoentzako bilketa solidarioa egingo dute gaur eta bihar, elizan

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 15a

Materialen bilketa egingo dute Martutene espetxeko presoentzat. (pixabay)

Bilketa gaur eta bihar egingo dute, San Nikolas elizako saloian, 18:30etik 19:30era bitartean. Itxaropenetik askatasunerantz elkarrekin lelopean, ekimen honek presoen premiarik handienak asetzea du helburu.

Donostiako Elizbarrutiko Espetxe Pastoraltzak Martuteneko espetxean preso daudenei laguntzeko egiten den urteroko bilketaren kanpaina martxan jarri du. Itxaropenetik askatasunerantz elkarrekin lelopean, ekimen honek presoen premiarik handienak asetzea du helburu.

Hauek dira lehentasunezko premiak: barruko arropa berria, kamisetak eta gantzontziloak, bularretakoak eta kuleroak, txandalezko prakak, kamisetak eta kirol-jertseak, oinetakoak, bainu-txankletak eta kirol oinetakoak. Bestalde, turroi biguna, tabako gorria eta metxeroak, idazteko eta bidaltzeko materiala, seiluak (A motakoak), gutunazalak eta boligrafoak, edota higiene pertsonaleko premiak bilduko dituzte.  

Bilketa Orioko San Nikolas elizako saloian egingo dute, gaur eta bihar, 18:30etik 19:30era bitartean. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide