Bigarren bizitza bat emanez jostailu eta liburuei

Julene Sorarrain

Herrio natur taldeak herriko bi ikastetxeekin elkarlanean antolatuta, jostailuen eta liburuen truke azoka egin dute gaur goizean Herriko Plazan. Azken asteetan zehar bildutakoa jarri dute bertan herritarren eskura. 

Gabonak iristear dira, eta iaz bezala aurten ere, Herrio natur taldeak jostailuen eta liburuen truke azoka egin du, Zaragueta Herri Eskolarekin eta Orioko Herri Ikastolarekin elkarlanean. Herriko Plazan jarri dute azken asteetan zehar bildutakoa, herriko gaztetxoen eskura. 

Hori horrela izanda, egoera onean eta garbiak zeuden jostailuak trukatzeko aukera izan dute herritarrek. Asko izan dira bertaratu direnak, eta egitasmoaren bitartez, jostailuei bigarren erabilpen bat eman die, hondakinak murrizteko helburuarekin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide