Eskuragai daude Xabi Solanoren eta Jon Garmendiaren 'Bidasoatik harago' ikuskizunerako sarrerak

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 13a

Xabi Solano eta Jon Garmendia 'Txuria'. (Hamaika)

Abenduaren 20an eskainiko dute kontzertua, Kultur Etxean, eta sarrerak dagoeneko eskuragai daude, 10 euroren truke, Turismo Buelgoan. 

Zuzeneko musika eta kontakizun laburrak biltzen ditu Xabi Solanoren eta Jon Garmendiaren Bidasoatik harago ikuskizunak. Hain zuzen, trikitixa, gitarra eta narrazioa uztartzen ditu lanak, eta Bidasoa ibaiari eta bi egileen tradizio artistikoari lotutako kontakizuna du ardatz. Proiektuaren izenburua, gainera, bat dator Solanok 2016an argitaratutako lan batekin, eta kultura, historia eta emoziok oinarri dituen proposamenaren abiapuntua da.

Hori horrela izanda, abenduaren 20an eskainiko dute kontzertua, 19:30ean hasita, Kultur Etxean. Emanaldiko sarrerak dagoeneko eskuragai daude, 10 euroren truke, Turismo Bulegoa, eta udalak jakinarazi duenez, pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera erosi ahal izango ditu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide