Abenduko ezohiko udalbatzarra egingo dute gaur Orioko udaletxeko udalbatzar aretoan, 19:30ean hasita. Ohi bezala, atari honetan zuzenean jarraitu ahalko da bilkura.
Arratsaldeko udalbatzarrak sei puntu edukiko ditu, besteak beste, Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren behin behineko onarpena berrestea, edota Motondoko itxiturako lursailen erabilgarritasuna onartzea.
- Onartzea, egoki bada, Orioko Udaleko langile publikoen eta korporatiboen ordainsari igoerak.
- Onartzea, egoki bada, 3.4 eta 3.5 unitateak -2. babes akustiko bereziko zonaren adierazpenean sartzea.
- Berrestea, egoki bada, Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren behin behineko onarpena.
- Onartzea, egoki bada, Motondoko itxiturako lursailen erabilgarritasuna onartzea. Lursail horiek beharrezkoak dira aldez aurreko azterketak, proiektua eta, egoki bada, padurak birsortzeko jarduera egiteko.
- Onartzea, egoki bada, saharar herriak bizi duen egoera sozio politiko larriaren aurrean Jokin Urangak, Guerara Orio elkartearen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako mozioa, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak adostutako autonomia proposamena dela eta.
- Eskariak eta galderak.