Martin Iriondok marka berria ezarri du 5.000 metrotan, 20 urtez azpikoetan

Onintza Lete Arrieta

Iriondo, uda honetan, Europako Txapelketan lehian. (Utzitakoa)

Bostonen (AEB) Short Track lehian 14:05.96 denbora egin zuen joan den larunbatean, Espainiako marka minutu batean baino gehiagoan hobetuz.

Martin Iriondo korrikalari oriotarrak sekulako lasterketa egin du joan den asteburuan AEBetan, Boston hirian. 5.000 metroko Short Track lehian egin du korrika, 14:05.96 denbora eginez, eta hala, 20 urtez azpikoetan Espainiako marka berria ezarri du. Minutu batean baino gehiagoan ondu du aurreko marka, gainera.

Izan ere, aurreko errekorra Khamal Rmidik ezarri zuen 2014an, 15:30.70 denbora eginez.

Beka bati esker, Iriondo AEBetan ari da ikasten iazko udatik, Hego Carolinako Charleston Southern Universityn, zehazki. Kinesiologiako ikasketak eta atletismoa uztartzeko aukera du, hala.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide