Odola emateko aukera izango dute oriotarrek ostiral honetan, hilaren 12an, ohi bezala 16:30etik 20:30era, Orioko Herri Ikastolako DBHko eraikinean, Orioko Odol Emaileen Elkarteak jakinarazi duenez. Urteko azken hitzordua izango da ostiralekoa.
Hitzordua hartu gabe joan daiteke odola ematera, baina itxaron nahi ez bada, komeni da hitzordua aurrez hartzea gotatanta.eus webgunean, edo telefonoz, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.
Aitortza, larunbatean
Hurrengo egunean, larunbatean, hilak 13, odola 25, 40 edo 50 aldiz eman duten oriotarrek aitortza jasoko dute udaletxean. 11:00etan izango da ekitaldia, eta aurtengoan sei oriotar omenduko dituzte odol emaileen elkarteak eta udalak, diplomak banatuz: odola 25 aldiz eman duten Klaudio Etxeberria, Xabier Ibarguren eta Amaia Iriarte; odola 40 aldiz eman duen Josune Ostolaza; eta odola 50 bider eman duten Igor Manterola eta Patxi Xabier Satrustegi.