Orio Arraunketa Elkarteko Joseba Saies Alzuak zilarrezko domina eskuratu du Open British Rowing txapelketan. Pasa den larunbatean jokatu zuten kirol proba Birminghamen (Erresuma Batua), 65 eta 69 urte bitarteko modalitatean.
Zenbait lesio tarteko, bi urte igaro ditu Saiesek lehiaketa ofizial batean parte hartu gabe. Larunbatean, ordea, Erresuma Batuan jokatutako Open Txapelketan itzuli zen berriro lehiatzera, emaitza bikaina lortuz. Bigarrengo postuan amaitu du, gaur egungo Europako txapeldun Pierrick Moscatello frantziarraren ondoren eta Andre Davidse herberetarraren aurretik, hain zuzen ere.