Soia Bridalek Singular Dendak bereizgarria lortu du

Julene Sorarrain

Goiuri Unanue eta Olatz Santamaria, Singular Dendak bereizgarria jasotzen. (Utzitakoa)

Singular Dendak bereizgarriak, besteak beste, tratu pertsonalizatuagatik eta profesionaltasunagatik nabarmentzen diren saltokiak aitortzen ditu. Ekitaldian izan ziren Soia Bridaleko diseinatzaile Goiuri Unanue eta Orioko alkateorde Olatz Santamaria, bereizgarria jasotzen.

Singular Dendak bereizgarriak banatu zituzten pasa den astelehenean, Ordiziako (Gipuzkoa) udaletxean. Aurten, guztira, hamar establezimenduk jaso dute bereizgarria, tartean Orioko Soia Bridalek.

Singular Dendak bereizgarriak tratu pertsonalizatuagatik, adituen aholkularitzagatik, xehetasunaren kulturagatik, konfiantzagatik eta profesionaltasunagatik nabarmentzen diren saltokiak aitortzen ditu. Hori horrela izanda, ekitaldian izan ziren Soia Bridaleko diseinatzaile Goiuri Unanue eta Orioko alkateorde Olatz Santamaria, bereizgarria jasotzen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide