Musika tailer irekia eskainiko dute bihar Iñaki Goenagak eta Hanni Intxaustik

Julene Sorarrain 2025eko azaroaren 27a

Iñaki Goenaga eta Hanni Intxausti musikariak. (utzitakoa)

Zaragueta Herri Eskolak antolatutako saioa 0-4 urte arteko umeei zuzenduta egongo da, eta helburu nagusia izango da musikaren bidez haurrak estimulatzea. Saioak guztiz doakoak dira, eta izen-ematea dagoeneko zabalik da.

Iazko edizioaren arrakasta ikusita, Zaragueta Herri Eskolak musika tailer irekia antolatu du aurten ere herriko haurrentzat. Bihar izango da lehenengo saioa, 16:45ean hasita, ikastetxean bertan, eta Iñaki Goenagak eta Hanni Intxaustik eskainiko dute. Datozen saioak urtarrilaren 23an, martxoaren 13an eta maiatzaren 22an izango dira. 

Saioa 0-4 urte arteko umeei zuzenduta egongo da, eta helburu nagusia musikaren bidez haurrak estimulatzea izango da.0-2 urteko umeen saioak 45 minutuko iraupena izango du, eta 3-4 urtekoenak, aldiz, ordubetekoa. 

Hala, herriko haur guztiak tailerrean parte hartzera gonbidatuta daude. Saioak guztiz doakoak dira, eta izena emateko, interesdunek kaixo@zaragueta.eus helbidera idatzi dezakete.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide