Berdintasuna urte osoan lantzen den arren, atzoko eguna berezia izan zen Orioko Herri Ikastolan nahiz Zaragueta Herri Eskolan, bereziki jorratu baitzuten indarkeria matxistaren gaia.
Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen atzokoa, Azaroaren 25a, eta talde argazkiak atera zituzten bi eskoletan, batzuek eguerdian eta besteek arratsaldean, Bizitza askeak plazer lelo hartuta –udalak abiatu berri duen kanpainarekin abt eginez– baita eguna gaia hainbat eratara lantzeko aprobetxatu ere.

