Orioko Udalaren 2026ko aurrekontu orokorra onartuko dute biharko udalbatzarrean

Julene Sorarrain 2025eko azaroaren 26a

Urriko ohiko udalbatzarra. (Oier Arregi)

Azaroko ohiko bilkura 19:30ean hasiko da eta, ohi bezala, atari honetan zuzenean ikusteko aukera egongo da.

Azaroko ohiko udalbatzarra egingo dute bihar Orioko udaletxeko udalbatzar aretoan, 19:30ean hasita. Ohi bezala, atari honetan zuzenean jarraitu ahalko da bilkura.

Biharko udalbatzarrak zortzi puntu edukiko ditu, besteak beste Orioko Udalaren 2026ko aurrekontu orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal araua onartzea, edota behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Ordenantza fiskalen eta bere eranskinaren aldaketari.

  1. Onartzea, egoki bada, Orioko Bake Epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko proposamena. 
  2. Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Ordenantza fiskalen eta bere eranskinaren aldaketari, eragina 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena. 
  3. Onartzea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 9/2025 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu transferentzia modalitatean. 
  4. Onartzea, egoki bada, udal aurrekontu propioaren 10/2025 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarria modalitatean. 
  5. Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2026ko aurrekontu orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal araua. 
  6. Onartzea, egoki bada, Udalaren 2026 urterako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda. 
  7. Onartzea, egoki bada, klausula administratibo partikularren eta klausula teknikoen agiriak, Orioko udalerrian ibilgailuen aparkamendua arautzeko eta ekipamendua hornitzeko, zerbitzua prozedura ireki bidez kontratatzeko. 
  8. Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide