Fede topaketa egingo dute igandean, Zazpigarren Kaleak antolatuta

Julene Sorarrain

Artxiboko irudian, San Juan ermita.

Zazpigarren Kalea Eliza Organikoak antolatu du saioa, eta Bibliari buruz hausnartuko dute, "bizitzako gai garrantzitsuen inguruan dioenaz". Igande arratsaldean bilduko dira, 16:50ean.

Zazpigarren Kalea Eliza Organikoak antolatuta, fede topaketa egingo dute asteburu honetan. Igande arratsaldean izango da saioa, hain zuzen, eta 16:50ean bilduko dira Herriko Plazan, topaketaren lekura elkarrekin joateko.

Jakinarazi dutenez, Bibliari buruz ere hausnartuko dute, "bizitzako gai garrantzitsuen inguruan dioenaz". Informazio gehiago eskuratzeko, 688 72 29 93 zenbakira idatzi daiteke. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide