Gorengo Mailan dabiltzan Orioko Futbol Taldeko gizon-emakumeek ez dute zorterik izan asteburu honetan. Etxetik kanpo lehiatu dira biak, eta bi partidak porrotarekin amaitu dituzte.
Gizonezkoek 4-0 galdu zuten atzo Eibarko Urki CD taldearen aurka, eta hamabosgarren dira sailkapenean, 11 punturekin. Datorren astean Tolosaren aurka lehiatuko dira, Mendibeltzen.
Emakumezkoak ere atzo lehiatu ziren Intxaurdiren aurka, eta horiek ere ez zuten garaipenik lortu. 3-1 emaitzarekin galdu zuten partida, eta sailkapenean 11. postuan daude, 13 punturekin. Datorren asteburuan Debagoiena Bailarako taldearen aurka lehiatuko dira, etxetik kanpo. Hamahirugarren postuan da talde hori, hain zuzen.