Amagoia Iribarrek Azkoitiko Herri Lasterketa irabazi du

Aitziber Arzallus

Amagoia Iribar helmugako marra zeharkatzen, atzo arratsaldean, Azkoitian. (Aitziber Arzallus)

Oriotarrak 36 minutu eta 45 segundo behar izan ditu hamar kilometroko ibilbidea egiteko. Azkoitiko Herri Lasterketaren hogeigarren edizioa izan da aurtengoa.

Atzo arratsaldean Azkoitiko Herri Lasterketaren hogeigarren edizioa jokatu zuten, eta emakumeetan, Amagoia Iribar izan zen helmugaratzen aurrena. Oriotarrak 36 minutu eta 45 segundo behar izan ditu hamar kilometroko ibilbidea egiteko. Bigarren, Eneritz Aramendi azpeitiarrak egin zuen (37:42), eta hirugarren, Garazi Artola usurbildarrak (Gipuzkoa), 39:32 denborarekin.

Gizonetan, berriz, Ibon Badiola ondarroarra (Bizkaia) izan zen nagusi, 30:44 denbora eginda. Hugo Rodriguezek mallorcarra (Herrialde Katalanak) bigarren egin zuen (31:53), eta hirugarren Endika Donnay arrasatearrak (Gipuzkoa), 32:16 denborarekin.

Lotura honetan ikus daiteke lasterketako argazki bilduma, eta beste lotura honetan ikus daiteke sailkapena osorik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide