Palestinaren Aldeko V. Tekno Punk Erresistentzia Jaialdia ospatzen ari dira Etxeluze gaztetxean, egun osoko egitarau zabalarekin, eta antolatu dituzten ekintzetatik lortzen duten dirua palestinarrei bideratuko diete, haiei laguntzeko eta haien beharrak asetzeko proiektuetara.
Palestinarren ahotsa ezin da isildu hitzaldiarekin ekin diote egunari, Euskal Herrian bizi den palestinar baten eskutik, eta ondoren, makina bat lagun elkartu dira bazkari beganoaz gozatzeko. Bazkalostean, elkarrekin kalejiran joan Herriko Plazara, eta DJ Ysa Tupak girotuta, Palestinaren aldeko Kolgadxs izeneko ikuskizun aldarrikatzailea eskaini dute, hainbat ezustekorekin.
Orain musikak hartuko du protagonismoa. Askotariko musika taldeak –Fotokopia, Adur, Alien State eta Rojo 2– eta disko jartzaileak –DJ jaia: Carameli, Iolo, ADN7, Ikzio eta Skitzaphonic– ariko dira Etxeluzeko oholtza gainean. Emanaldiko sarrerak 10 euro balio du.