Harkaitz zati handia erori da errepidera Anibarko Portuan

Onintza Lete Arrieta 2025eko azaroaren 20a

Arratsaldean Anibarko Portuan errepidera erori den harkaitza. (Utzitakoa)

Une honetan harria errepidetik kentzeko lanean ari dira, eta bitartean, zirkulazioa txandaka ari dira bideratzen ertzainak. Goizean istripu arina egon da Zarauztik Oriorantza N-634 errepidean, eta orduan ere zirkulazioa txandaka bideratu dute.

Euria eragina izaten ari da gaur errepideetan. Arratsaldeko lehen orduan, harkaitz zati handi bat erori da Anibarko Portuan, N-634 errepidean, Usurbildik Oriorako noranzkoan. Errei bat oztopatu du, eta ertzainek zirkulazioa bideratu behar izan dute. Une honetan harria errepidetik kentzeko lanetan ari dira. Dirudienez, inork ez du minik hartu.

Goizean ere izan da ezbeharrik. 08:30 aldera auto batek bazterra jo du errepide berean, Zarauztik Oriorako noranzkoan, Orio gaina pasatu eta herrira jaisteko dagoen bihurgune handian. Istripu arina izan da, baina ertzainek txandaka bideratu behar izan dute zirkulazioa orduan ere. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide