'Harri Herri' kirol saioa Orion grabatuko dute igande honetan

Onintza Lete Arrieta 2025eko azaroaren 20a

'Harri Herri' saioko final bateko irudia.

Herriko Plazan grabatuko dute ETB1 telebista kateko harri jasotze saioko sailkapen proba, eta bertan izango dira lehian Elene Ostolaza eta Gorka Etxeberria oriotarrak eta Lierni Osa eta Jokin Eizmendi zarauztarrak.

Harri Herri ETB1eko telebista saiorako sailkapen proba Orion egingo dute igande honetan 12:00etan, Herriko Plazan. Laugarren denboraldia du harri jasotze saioak, eta ETB1 telebista kate publikoan emango dute igandeko saioa azaroaren 30ean, igandearekin, 16:00etan.

Euria eginez gero, kiosko barruan grabatuko dute saioa. 12:00etan hasiko da proba, eta kirolari bakoitzak programarako espreski sortu diren harri baldarrak erabiliko ditu. Emakumezkoenak 73,5 kilo ditu, eta gizonezkoenak, 132,15 kilo. Elene Ostolaza oriotarrarekin batera, Lierni Osa eta Jokin Eizmendi zarauztarrak, Ane Atxutegi, Alba Zubiria, Ane Cestau, Gorka Etxeberria, Xabier Aranburu, Mikel Marijuan, Beñat Telleria, Jon Marijuan eta Oskar Aguas harri jasotzaileak lehiatuko dira bertan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide