Santa Zezilia eguna da larunbata, azaroak 22, eta Orion musikariak gaur hasi dira beren egun handia ospatzen. 11:00 aldera adinekoen eguneko zentroa bisitatu dute Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasle helduek, eta gustura hartu dute saioa hango egoiliarrek. Batzuk kantuan dotore aritu dira musika eskolakoekin batera.
Biolontxeloko eta pianoko pieza joz hasi dute emanaldia, gero trikiriarekin aritu da laukote bat, eta ondoren, abesbatzakoek hiru kantu eskaini dituzte. Amaitzeko, instrumentu guztiak eta kantariak elkartu, eta beste bizpahiru kantu abestu dituzte. Saxofoiak, klarineteak, biolinak, txistuak eta pianoak, denetarik entzun ahal izan dituzte egoitzan.
Arratsaldean eta datozen egunetan ere izango da saio gehiago. Honakoa da egitaraua:
Gaur, osteguna:
- 17:30. Trikitilariak, txistulariak eta dantzariak, kalez kale.
- 18:30. Soka taldearen, bandaren, musikako ikasleen eta dantzarien emanaldia, Arraunetxen.
Bihar, ostirala:
- 19:30. Ibilbidea Kultur Etxean hasiko dute ibilbidea txarangak eta erraldoiek. Eusko Gudari kalean aurrera, Bikamiotaraino joango dira, eta itzulia eginda, Arrantzale, Baxoalde eta Palota kaleak igaroko dituzte; Balea kaletik Arrantzale kalera joango dira jarraian, eta Arkaitz taberna paretik pasata, Herriko Plazara iritsiko dira.
Igandea, azaroak 23:
13:30. Salatxo abesbatzaren kontzertua, elizan.