Joxean Pascualek eta Karmele Murok kontzertua eskainiko dute bihar

Onintza Lete Arrieta 2025eko azaroaren 20a

Orioko parrokiako organoa.

36. Gipuzkoako Organoak Zikloaren barruko emanaldia da eta Bariko San Nikolas parrokian eskainiko dute, iluntzean. Organo jolea da Pascual, eta abeslaria, Muro.

36. Gipuzkoako Organoak Zikloaren barruan hainbat kontzertu antolatu dituzte herrialdean zehar, horietako bat Orion. Herriko hitzordua Bariko San Nikolas parrokian izango da, bihar, ostiralarekin, 20:00etan hasita.

Joxean Pascualek organo kontzertua eskainiko du, eta Karmele Muro sopranoak aberastuko du saioa bere ahotsarekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide